martes, 13 de septiembre de 2011

EGUZKIREN IRITZIA FRANTZIAKO ISTRIPU NUKLEARRAREN INGURUAN



Frantzian dauden 59 erreaktore nuklearretako batean gertatu den leherketan lau zauritu eta hildako bat egon da. Istripu hau, Aktibitate Baxuko Hondakinen Tratamendu eta Egokitzapen Zentroan dagoen aktibitate baxuko eta oso baxuko metalen fusiorako labean gertatu da. Tratamendu hau, Gard-en dagoen Marcoule zentral nuklearretik gertu burutzen dute.

jueves, 8 de septiembre de 2011

SUPER-SUR martxan: Eguzkiren iritzia – Apertura de la SUPER-SUR: opinión de Eguzki

(En castellano más abajo)

         Asteartean, hilak 6, Bilboko Hegoaldeko Saihesbidearen lehenengo fasearen, Bilboko Larraskitu eta Peñascal auzoak eta Trapagaran lotzen dituena, inaugurazio ofiziala izan zen.



          Bertara gerturatu ziren agintari publikoek, Itziar Garmendia Lan eta Garraio diputatua buru zutela, proiektu honen ustezko onurak gogoratu zizkiguten. Izan ere, errepide honek A-8an Bilboaldean egunero ematen diren auto pilaketak arinduko omen ditu. Sail honek egin duen aurreikuspenaren arabera, egunero A-8a erabiltzen duten 100.000 ibilgailuetako 23.700 hartuko baitu saihesbideak: 9.400 kamioi eta 14.300 auto........

_______________


      Ayer, 6 de septiembre, fue la inauguración oficial de la primera fase de la Variante Sur Metropolitana que une los barrios Bilbaínos de Larraskitu y Peñascal y el municipio de Trapagaran.

        Las autoridades políticas que participaron en el acto oficial, con Itziar Garmendia, diputada de Obras Públicas y Transportes a la cabeza, no pararon de recordarnos las supuestas ventajas de este proyecto. Ya que esta carretera, según sus promotores, reducirá los atascos de la A-8 en el Gran Bilbao. Según las estimaciones realizadas por este departamento, esta variante acogerá a 23.700 (9.400 camiones y 14.300 turismos) de los 100.000 vehículos que utilizan diariamente la A-8.