miércoles, 30 de noviembre de 2011

Elkartasuna AHTaren kontrako ekintzaileekin -/- Solidaridad con los activistas contra el TAV

Orain dela hiru urte, abenduaren 8an, Durangoko Liburu eta Diska Azoka ospatzen ari zela aprobetxatuz bi pertsona Durangoko trenbidean (Ezkurdi parean) porlanez betetako bidoi bati kateatu ziren.  Ekintza baketsu honek ordu bat eta laurden iraun zuen eta kale horretan kotxeen eta trenen trafikoa etetea lortu zuten,  atxilotuak izan ziren arte. Gainera, bertara espontaneoki gerturatu ziren herritarrek ekintzak indar handiagoa izatea ahalbidetu zuten.
..........

Hace tres años, el 8 de diciembre, aprovechando que se estaba celebrando la Feria del Disco y del Libro de Durango, dos personas se encadenaron a un bidón lleno de cemento en las vías del tren de Durango (cerca de Ezkurdi). Esta acción pacífica duró una hora y media y lograron detener tanto el tráfico rodado como el ferroviario, hasta que finalmente fueron detenidos.
.......... 

lunes, 28 de noviembre de 2011

Espainiak bere zentral nuklearren segurtasuna hobetu behar du -/- España tiene que mejorar la seguridad de sus centrales nucleares

Baina guk honako galdera hau egiten diogu geure buruari: nola fida gaitezke energia mota honen biziraupena kosta ala kosta bermatu nahi duten pertsonak eta erakundeak zentralen segurtasun neurrien aztertzaileak izan badira?
.................
Pero nosotr@s nos hacemos la siguiente pregunta: ¿cómo nos vamos a fiarnos de estos informes, si, los encargad@s de evaluar las centrales son los mismos que defienden la energía nuclear a capa y espada?
................ 

viernes, 25 de noviembre de 2011

Eguzkiren gogoeta erosketarik gabeko egunean - Reflexión de Eguzki en el día sin compras


Ezin dugu ahaztu neurririk gabeko kontsumoaren ondorioetako bat oreka ekologikoaren galera dela, bai baliabide naturalen gehiegizko kontsumoagatik eta baita ekoizpen prozesuek sortzen duten kutsaduragatik ere.....

Recordemos que entre los numerosos efectos dañinos del  consumismo se encuentra el impacto en el equilibrio ecológico tanto por los problemas del excesivo consumo de recursos naturales como por la contaminación generada por los procesos de producción.....

domingo, 20 de noviembre de 2011

EGUZKI TALDE EKOLOGISTAK AUZIPERATUEKIKO ELKARTASUNA ADIERAZI NAHI DU

EGUZKI Talde Ekologistak bere elkartasuna eta sostengua eman nahi die urriaren 27an Toulousen Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auziperatuak izan diren AHTaren aurkako Euskal Herriko Mugitu! desobedientzia mugimenduaren hiru ekintzaileei.

Ekintza honen bidez hiru auziperatuek gure herrian AHTaren inposaketa salatu nahi izan zuten, marko-proiektu honek dakartzan galera ekonomikoak eta ingurumen inpaktua azpimarratuz. Mendebaldeko edozein herrialdetan mota honetako ekintzek dakartzaten ondorio legalak eskasak dira baina gure herrian zenbait agintari politikok hartu duten jarrera biktimistaren ondorioz hiru ekintzaileak espetxe zigorrak ezartzeko arriskuan daude. Hauei autoritateari “atentatua” leporatuta diete eta Madrilgo Auzitegi Nazionalean auziperatuak izan dira. Astean honetan bertan, azaroaren 16an, Madrileko Entzutegi Nazionalean deklaratu behar izan dute.

Herrialde askotan proiektu honen bideragarritasuna zalantzatan jartzen ari den bitartean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak azpiegitura honen alde borrokan tinko diraute. Bi instituzio hauen jarrera ulergaitza da gaur egungo testuinguru ekonomikoa kontuan hartu ezkero, herritarron ongizaterako ezinbestekoak diren zerbitzuei (osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak...) zuzendutako aurrekontua murrizten duten bitartean azpiegituretara zuzendutakoa ez dute jaisten, are gehiago proiektu berriak martxan jartzen dituzte.

EGUZKI-k AHTaren kontra borrokan jarraituko du, makro-proiektu honen kontra egiteko arrazoiak ugariak dira eta:
·                          Ingurumen inpaktua: lurraren okupazioa, paisaiaren eraldaketa, akuiferoen suntsiketa…
·                          Inpaktu ekonomikoak: sail desberdinei zuzendutako aurrekontuen murrizketa eragiten ari dira. Gure herrian inoiz burutu den azpiegiturari garestiena izango da, honen gastua kasurik onenean 6.000 miloi euro ingurukoa izango da.
·                          Lurralde desoreka areagotzea: hiriburuek garrantzi handiago hartuko dute, herri txikien isolamendua areagotuz.
·                          Garraio publiko eta unibertsalaren eredua ezereztatu: denon artean ordaintzen ari garen arren, prezioak ikusita gutxi batzuk erabili ahal izango dute.




Hau guztiagatik, gizarteari inposatzen zaizkien proiektu guztien aurrean desobedientzia zibilaren alde agertzen gara eta hiru ekintzaileen erabateko absoluzioa eskatzen dugu.

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Interneten eskuragarri: HEGAZTI MIGRATZAILEEN ABENTURAK ETA MISTERIOAK


GAIAK argitaletxeak gure eskura jarri du eduki kulturala eta naturala berri bat.

Interesgarria eta euskara hutsez.

Gaiak webgunean eduki kultural berri bat jarri da:
 
HEGAZTI MIGRATZAILEEN ABENTURAK ETA MISTERIOAK
 
Hona hemen aurkibidea:
1. Zer dira migrazioak?
2. Hegaztiak, migratzailerik garrantzitsuenak
3. Zergatik, noiz eta nola migratzen dute?
4. Europaren eta Afrikaren arteko migratzaile partzialak
5. Europaren eta Afrikaren arteko migratzaileen ohiturak
6. Afrikako lurralde amaigabeek
7. Amerikako hegaztien migrazioak
8. Amerikako hegazti migratzailerik ospetsuenak eta bitxienak
9. Ozeanoen gainean hegan
10. Hegaztien migrazioei buruz beste hainbat gai interesgarri

miércoles, 9 de noviembre de 2011

PAPER ZABORRA GALINDO IBAIAREN ERTZEAN - PAPEL BASURA EN LA MARGEN DEL RÍO GALINDO

(Más abajo en castellano)

      Galindo ibaiaren ertzean, Sestaotik gertuen dagoen zonaldean, Galindoko Araztegiaren parean hain zuzen ere, iragarkiak jartzeko hainbat panel daude. Langile talde bat iragarkiak aldetzeaz arduratzen da. Arazoa zera da, kartelak aldatzerakoan, zaharrak han bertan, ibaiertzean, uzteko joera daukatela zonaldea bai paisaia eta baita ingurumenaren aldetik erabat kaltetuz.
 ......
En el río Galindo en la margen más cercana a Sestao, a la altura de la Depuradora de Galindo, hay una serie de paneles publicitarios. Un grupo de operari@s son l@s encargad@s de cambiar los anuncios de los paneles publicitarios. El caso es que al sustituir los carteles publicitarios abandonan, de manera habitual, los viejos en la orilla del río, descuidando por completo el entorno ambiental y paisajístico del lugar.
........

sábado, 5 de noviembre de 2011

Garoñako zentral nuklearra beste sei urte martxan egoteko lehenengo pausuak eman dituzte

       Nuclenor-rek, Garoñako zentral nuklearraren jabeak eta General Electric (GE) enpresak gutxienez sei urteko iraungitze data izango duen akordioa sinatu dute. Honen bidez, zentralaren erreaktorea diseinatu eta martxan den urteetan haien funtzionamendu egokiaz arduratu den GE-k hurrengo sei urteetan ere zentralaren mantentze lanetaz arduratuko da. Gainera, akordio hau hamar urte gehiagorako luzatzeko aukera ere aintzat hartu dute eta.
...........

viernes, 4 de noviembre de 2011

La Plataforma Ganekogorta Aurrera! se felicita del rechazo de 6 ayuntamientos al parque eólico del Ganekogorta

      La plataforma GANEKOGORTA AURRERA! por la defensa del Ganekogorta, integrada por la Federación Bizkaina de Montaña (BMF), Alonsotegi Bizirik, G.A., Goikomendi M.T. colectivos contrarios a la central ( 15M, etc..) y varias agrupaciones ecologistas (Izate, Eguzki, Ekologistak Martxan Bizkaia,  etc.) quiere agradecer el no rotundo y unánime a la central eólica de Ganekogorta, que el jueves 27 de octubre manifestaron los ayuntamientos vizcaínos de Bilbao, Güeñes, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga y el alavés de Okondo, como municipios «afectados» por el proyecto planteado por las empresas Eólicas de Euskadi ante el Departamento Vasco de Industria. Es preciso recordar que la Diputación Foral de Bizkaia ya presentó alegaciones al proyecto mostrando su rechazo a la central eólica, por la industrialización y destrucción de un espacio natural y paisajístico, ubicado en un entorno densamente poblado y urbanizado. 
 ..........