lunes, 28 de octubre de 2013

Energia berriztagarriak: BURUJABETZA ENERGETIKOAri buruzko hitzaldia Barakaldon -//- Energías renovables: charla en Barakaldo sobre SOBERANIA ENERGETICA


Arrontegiko Kontsumo Arduratsuaren Taldeak antolatuta.

-Azaroak 6 asteazkena, 19:00etan Arrontegiko Mendi-Alde Auzo Elkartean (Bizkaia Kalea 36).

-HIZLARIA: GOIENER Kooperatibaren kide bat.
.....



Organizada por el Grupo de Consumo Responsable de Rontegui.

-El 6 de Noviembre, miércoles, a las 19:00 en la Asociación de Vecin@s de Rontegui Mendi-Alde (Calle Bizkaia 36).

-HABLARA: un miembro de la Cooperativa GOIENER.

jueves, 24 de octubre de 2013

Eretzara Mendi Martxa urriak 27, igandea

-08:00etan Gurutzetan

Geldialdia Saratxon

Geldialdiak azalpenekin ibilbidean zehar


-12:00etan tontorrean

-13:00etan Bazkaria aterpean (bokata eraman)

Jolasak


HATOR !!

martes, 22 de octubre de 2013

Olentzero desobeditzaileen kontrako epaiketa. Urriak 24

Urriaren 24ean 9 ekintzaile epaituak izango dira Barakaldon Megapark-a, AHT-a eta  Supersurra-ren aurkako ekintza batengatik.

Fiskalak 2 urtetik 3ra arteko zigorrak eskatzen ditu.


DESARROLLISMOA GELDITU!

2009ko abenduaren 22an, merkatal guneetan kontsumoa ikaragarri handitzen den garaian, olentzeroz mozorrotutako 8 lagunek Barakaldoko MegaPark merkatal gunearen aurkako protesta ekintza egin zuten. Euren burua porlanez betetako bidoietara kateatuz merkatal guneko sarbideak blokeatu zituzten.

jueves, 17 de octubre de 2013

Barakaldon, Hiri-hondakinen (HH) birziklapena: testigantza hutsezko kanpaina, axolagabekeria eta elikatu beharreko errauskailua -//- Reciclaje de residuos urbanos (RU) en Barakaldo: testimolianismo, desidia y una incineradora que alimentar


(Más abajo en castellano)
2012ko apirilaren 26an, Barakaldoko Osoko Bilkurak, 5. edukiontzia (hondakin organikoen gaikako bilketarako edukiontzia ere deritzona) Urban-Galindon (3.253 biztanle) eta San Bizenteko Dorreetan (3.381 biztanle) ezartzea helburu zuen, esperientzia pilotua aurrera eramatea, aho batez onartu zuen. Onartutako kanpaina honek, Eguzkik bere garaian egindako proposamenak zekartzan neurriak, minimo barregarrietara murriztu zituen.  

Hona hemen gure salaketa: urte bat eta sei hilabete baino gehiago igaro dira eta aipatutako zonaldeetan ez dute inolako edukiontzirik jarri. Argi dago, ez Udal Gobernuak ezta Foru Aldundiak (esperientzia pilotu honen finantzaketaren arduraduna) ere, ez daukatela inolako presarik, eta seguraski ezta interesik ere, hondakinen arazoa konpontzeko.

Barakaldori buruz gehiago hitz egin baino lehen, bai Europako Batzordeak eta  baita Legebiltzarrak ere, ohiko zabortegiak ezabatu, eta birziklatu eta konpost bilaka daitezken hondakin guztien errausketa gelditzea, ezinbestekotzat hartzen dutela aipatu beharra daukagu. Gainera, erakunde hauek, aipatutako bi helburuak  lortzeko epea, 2020an ezarri dute. Horretaz gain, beste helburu bat eta bi data zehaztu dituzte; 2016rako hiri hondakinen %60a gaikako bilketaren bidez bildua izan beharko da eta  2020an portzentaia hori %80ra ailegatu beharko da....
.....
El 26 de abril de 2012 el Pleno Municipal decidió por 
unanimidad realizar una experiencia piloto colocando el 5º contenedor, o contenedor de recogida selectiva de residuos orgánicos, en Urban-Galindo (3.253 habitantes) y las torres de San Vicente (3.381 habitantes). Fue una decisión claramente insuficiente que reducía a mínimos ridículos la propuesta presentada previamente por Eguzki.

Denunciamos que transcurridos más de un año y seis meses, ningún contenedor de residuos orgánicos ha sido instalado en las zonas mencionadas. Es evidente que tanto el Gobierno Municipal como el Foral, (el responsable de financiar esa experiencia piloto) no tienen ninguna prisa, y probablemente tampoco interés, en dar una solución al problema de las basuras.

Antes de seguir hablando de Barakaldo conviene recordar que La Comisión Europea y el Parlamento Europeo consideran necesario acabar con los vertederos tradicionales y poner freno a la incineración de todo aquello que es reciclable o compostable. Estos, fijan el objetivo de no incineración de los recursos compostables y reciclables para el año 2020, así como la prohibición de los vertederos en masa para la misma fecha. Además, indican que para 2016 se deben recoger selectivamente un 60% de los residuos urbanos y para 2020 un 80%....

lunes, 14 de octubre de 2013

Bagatzako jaietan egon gara


Igandea 13ko goizean gure mahaia jarri dugu Bagatzako jaietan, Fracking, Garoña, AHT eta Barakaldoko arazoei buruz informazioa ematen. Oso giro ona eta interes handia.








Gure materialarekin interesa erakutsi zuen bisitari bat.

viernes, 11 de octubre de 2013

Urriaren 9an Done Bikendin moztutako zuhaitzei buruz -//- Sobre los árboles talados en San Bizente el 9 de octubre

Barakaldo Digitaletik hartuta
Barakaldo Digitaletik hartuta

(Más abajo en castellano)

Egian esanda, Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi eta antzeko lekuetan Udal Gobernuak bultzatu dituen triskantza ekologiko eta mozte masiboekin alderatuta Done Bikendiko hiru zuhaitz (ereinotzak eta magnolioak) hauen mozketak garrantzi erlatiboa dauka, baina badauka gogoratu nahi dugun irakasgai historikoa ere bai.....
......
A decir verdad, comparada con los destrozos ecológicos y talas de árboles que este Gobierno Municipal ha propiciado en otras zonas como Ansio-Ibarreta, Gorostiza, Basatxu, Arrontegi, etc. la tala de estos tres árboles (magnolios y laureles) tiene una importancia relativa, pero también tiene una lección histórica que quisiéramos recordar....

martes, 1 de octubre de 2013

Udal Gobernuak ez du Solondo errekako zabortegia garbitu -//- El Gobierno Municipal no limpia el vertedero del arroyo Solondo





(Más abajo en castellano)
  
Udal Gobernuak ez du Solondo errekako zabortegia garbitu

Iragan den apirilaren 15ean eta Erregistroan sartutako eskabide baten bidez, Udal Gobernuari Solondo errekan legez kanpoko zabortegi bat dagoela ohartarazi genion, Agate Deuna auzotik gertu, hain zuzen ere. Halaber, kokapen zehatza eta zabortegiaren egoera erakusten duten argazkiak ere helarazi genizkion. Bertan, besteak beste, neumatikoak, hamarna kristalezko botila, etxeko nahiz lanetako hondakinak, plastikoak eta abar ageri dira; haietako asko errekaren emarian daude....
....
El Gobierno Municipal no limpia el vertedero del arroyo Solondo

El pasado 15 de abril de 2013 y mediante instancia introducida en el Registro informamos al Gobierno Municipal de la existencia de un vertedero ilegal en el arroyo Solondo, en las proximidades del barrio de Santa Agueda, aportándoles tanto su ubicación como fotografías de su estado; neumáticos, decenas de botellas de cristal, desechos domésticos, de obra, plásticos, etc. gran parte de ellos en el cauce del arroyo....

 .........