viernes, 1 de abril de 2016


Gipu gogora ekarriz

Datorren apirilak 3an, igandean,  Gipuk gure laguna zena, elkarrekin gogoratzeko ibilalalditxoa egingo dugu. 10:00etan San Bizenteko Parkean elkartu gara eta denok batera Gipuren omenez landatutako zuhaitza dagoen mendixkaraino Garamiluara joango gara.
Ibilbidea egin ezin dutenentzat 12:00etan Garamiluan.
Etorri gurekin !

Recordando a Gipu

El próximo 3 de Abril, domingo, haremos una pequeña marcha para recordar juntas/os a nuestro amigo Gipu.
Quedaremos a las 10:00 en el Parque de San Bizente, y juntos/as recorreremos el camino hasta el monte Goronillo, donde se encuentra el árbol plantado en recuerdo a Gipu.
Para aquellas/os que no puedan hacer el recorrido a las 12:00 en Goronillo.
Animate !

2007-an Gipuk, Barakaldoko Eguzkin parte
hartu nahi zuela jakinarazi zigun, berehala
bilera batean agertu zitzaigun eta hortik eta
hilabete gutxira gutako beste bat zen. Eta
ez bakarrik hori, hasieran taldekide bat zen,
gero gure motorra bihurtu zen eta azkenik,
gidaria eta iparrorratza.


Bitzitzan egunero zerbait ikasten dugula esan
ohi da ala behintzat bizitzak ikasteko milaka
aukera ematen dizkigu, eta militantzia gure
bizitzaren parte den heinean ez da salbuespen
bat. Gipuk asko zekien mundu honen
inguruan, urteak eman baitzituen hainbat
helbururengatik borrokan eta beraz, irakasle
ezin hobea izan genuen.


Baina taldean sartu bezain laster konturatu
ginen bere erritmoa nekaezina zela, bai
bilera egunetan eta baita elkarrekin antolatzen
genituen ekintzetan ere buru belarri
aritzen zen, zuen indar guztia erabiliz. Bilera
eta ekimen haietatik guztietatik, guk izerditan
blai bukatzen genuen, baina pozik eta
gero eta adoretusagoak, indartsuagoak.
Gaur egungo gizartean, kalean egotea eta
batez ere, gure herriak jasotzen dituen erasoen
kontra lan egitea oso zaila dela jakin
badakigu, eta batzuei ahaztu egin zaiela
ematen du ere, baina guri, zorionez, Gipuk
astero gogorarazten zigun. Izan ere, berari
esker ekimen ugari antolatu geintuen; zuhaitz
egunak, material postuak auzoko jai
guztietan jarri, Eguzki bulegoa, instituzioen
kontrako salaketak, etab.
Gipuk bere herria maite zuen eta oso argi
zuen Barakaldo, gure herria, naturaren aurkako
erasoetatik defendatzea taldearen
lehentasuna izan behar zela. Horretarako,
barakaldar guztiekin hitz egitea, hauek
entzutea eta herri mugimenduekin elkarlanean
aritzea ezinbestekoa zela uste zuen.
Alde batetik, gazteriarekin harremanak
sendotzeko bideari ekin genion eta haiekin
batera hainbat proiektu martxan jarri
genituen. Adibidez, urtero egiten dugun
Eretzako mendi martxa (ibialdia, tailerrak,
etab), hitzaldiak, azokak, etab. Beste aldetik,
herriarekin harremanak sendotze-
ko nahi horretatik ere, Barakaldo Naturala
Plataforma sortzea proposatu zigun,
gure herriko azken gune naturalak babestea
helburu izanik. Plataforma honen inguruan,
Barakaldoko hainbat eragilerekin
harremanetan jarri ginen eta plataforma
indartsu bat sortu genuen. Gainera, elkarlan
honen fruitu dira antolatutako martxak
(ibialditxoak) eta Barakaldo Naturalaren
bloga. Gipuk bazekien jendean gurera
erakartzen, horretarako bere amarruak
zituen, esate baterako, jendearen arreta
deitzeko kartel deigarriak, eta beti ironia
kutsuarekin diseinatzen zituen.
Beraz, Gipuk ideia bat helarazi zigun:
proiektuak behetik gora eraiki behar ditugu,
auzoz auzo eta Barakaldotik Euskal Herrira.
Baina horrek ez du esan nahi Eguzkiri
bere osotasunean ekarpenik egin ez zionik,
barne antolakuntza, komunikazioa eta
sare soziala handitzeko egin zuen lana ere
ikaragarria izan zen. Gaur egun, berak martxan
jarritako mekanismoak (webgunea,
blog-a, helbide elektronikoa, etab.) dira
Eguzkiren proiektua zabaltzeko bideak.
Denok jakingo duzuenez, Gipuk pertsona
bakoitzaren barne potentziala (gaitasuna)
azalarazteko gai zen eta gure taldearekin
lortu zuen. Izan ere, konturatu gabe,
prentsaurrekoak eta hitzaldiak emateko
gai ginen. Hasieran ezinezkoa zela uste
genuen, beldur ginen, baina momentua
ailegatzen zen bakoitzean, bera gure ondoan
zegoen, beti laguntza emateko, eskua
luzatzeko prest. Bere indarra guri helarazteko
gai zen.
Alde egin zenuenetik urte luze bat pasa
da, baina zuk erakutsitako bideari tinko jarraitzea
da gure helburua. Nahiz eta arazo
eta erronka zailekin topo egin, zuk helarazitako
indarrari esker haiei ekingo diegu.
Bihotz bihotzez, mila esker, Giputxi, militante,
lagun eta gidari, zure argiak gure bidea
argitzen du.

Agur eta ohore, agur laguntxo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada