viernes, 20 de mayo de 2016

Txirrinka Barakaldon


Hilak 20,21 eta 22ren artean “AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu, lurra zaindu, eredu soziala eraldatu!” lelopean TXIRRINKA ekimena burutuko da. Ekimen hau, bizikletaren gainean egin beharreko errelebo-lasterketa bat da, Korrikaren antzera, baina honek lau abiapuntu izango ditu; Hendaia, Muskiz, Iruña eta Gasteiz, eta Euskal Herriko geografia zeharkatu ondoren, Bergarako AHTren korapiloan bat egingo dute helmugarainoko azken metroak elkarrekin egiteko. 

Lekukoa eramango duten taldeen artean amalurraren defendatsan eta AHTa, fracking-a, zentral nuklearrak, errauskailuak, goi tentsioko lineak, etab. bezalako proiektu txikitzaileen aurka borrokan diharduten talde eta elkarte ugari daude. Baina, indarrak batzea helburutzat duten ekimen guztiak bezalaxe, antolatzaileek eragileei eta norbabakoei parte hartzeko gonbidapena luzatzen digute, modu irekian eta elkarlanean, aurretiko ekimenak, ibilbideak, aipatu beharreko arazoak, etab. prestatzeko eta aurrera eramateko. 

Hilak 21, larunbata, goizeko 11:00etan, TXIRRINKA Barakaldora ailegatuko da eta horregatik, Eguzkitik (ala Barakaldo Naturalak) bizikletara igo eta gurekin batera, gizarte bidezko eta solidarioago baten alde, herria zeharkatzera animatzen zaituztegu.

El 20, 21 y 22 de Mayo de 2016 se celebrará la TXIRRINKA bajo el lema “Contra el TAV y los proyectos destructores, ¡cuidemos la tierra transformando el modelo social!”. Dicha TXIRRINKA consiste en una carrera ciclista de relevos, tipo Korrika que partirá de Hendaia, Muskiz, Iruñea y Gasteiz y después de atravesar la geografía vasca, confluirán para llegar a la meta en el nudo del TAV de Bergara. 

Entre los colectivos que cogerán el testigo de la marcha figuran grupos que luchan en defensa de la tierra y en contra de grandes proyectos como el TAV, fracking, centrales nucleares, incineradoras, líneas de alta tensión etc. y como toda campaña que aglutina, nos invita a participar a colectivos y personas, de forma abierta y colectiva, para diseñar sus actos previos, problemáticas a recordar, recorridos, etc. y llevarlos a cabo. 

El día 21, sábado, a las 11:00 de la mañana la TXIRRINKA pasará por Barakaldo y por eso desde Eguzki (o desde Barakaldo Naturala) os animamos a coger la bicicleta y dar la vuelta al pueblo con nosotros y nosotras para exigir una sociedad más justa y solidaria.