lunes, 20 de marzo de 2017

Gipu, gure bihotzetan betirako


Egun hauetan, konturatu gara gure taldekide eta lagun zen Gipuren omenez landatutako zuhaitza desagertu egin dela. Horregatik, igandean, lagun eta senideak berriz elkartu ginen Gipuk aukeratutako tokian zuhaitz berria landatzeko. Aurrekoan bezala, denok elkarrekin San Bizentetik abiatu ginen, gure lagunak hain maitatua zuen Garamillua-Goronillo mendixkaraino.


Ibilbideak, berarekin bizi izandako momentuak eta pasadizoak gogoratzeko aukera eman zigun. Horretaz gain, Gipuk zeharka bere helburuetako bat lortu zuen, barakaldarrok gure ingurune naturalak ezagutzea eta pixkat gehiago errespetatzea.


 Gure bihotzetan betirako egongo zara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario